Encuentro
Bizkaia Orekan Sakonduz Topaketa

2022 · 12 · 14

Bizkaia Orekan Sakonduz Topaketa, Bizkaia Orekan Sakonduz sareko kide garen eragile eta erakunde guztien arteko harremana finkatzea helburu duen foroa dugu. Lankidetzan dihardugu, Bizkaiko eskualde guztietako industria-enpresen eta zerbitzu aurreratuen lehiakortasuna modu orekatuan bultzatuko duten ekimenak definitzeko.

Abenduaren 14an, estrategia abian jarri zenetik lortutako emaitza nagusiak eta urte honetan egindako aurrerapenak aurkezteaz gain, ekonomia sustatzeko agentziek beren eskualdeetan lehiakortasunaren eta berrikuntzaren katalizatzaile gisa betetzen duten rol garrantzitsuari buruzko mahai-ingurua egin genuen. Bertan, agentzien, enpresen eta beste eragile batzuen testigantzak jaso genituen. Hori guztia, lankidetzaren aldeko apustua egiten jarrai dezagun, enpresa eta pertsona ekintzaileengana hurbiltzeko bide gisa, eta gure lurraldeko txoko guztietan kalitatezko enplegua sortzeko gai den jarduera ekonomikoa sustatzeko.

Izan ere, lankidetza-modu berriek aberastasun-modu berriak sortzen dituztelako.